XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALDUN OMENGARRIAK

Jose Markiegi, Apaiza

Ainbeste gizon argi ta biozdun galtzen ari gara guda zital au militar españarrak piztu zigunetik, nun, ez baidakigu oraindik galeraren aundia neurtzen; ez bai dezakegu gure naigabe ta oñzeen erdian joan zaizkigun adizkide guzien izenak aipatu bederik.

Sure biotzmiñaren sakona ezin esan alakoa bait da.

Errenkada luze ta samin ortan ohorezko tokitatik bat Jose Markiegi apaiz jauna zanaren oroimenari zor diogu.

Deba'n jaioa izan zen Markiegi sendikoa: eta amaren aldetik Zeztua'ko Lilitarren jatorrikoa.

Txikidandik apaizetako deia entzunik urte batzuen buruan eliz gizon onbidetzu ta zuzen egiñik ikusten degu.

Jakituriz oparo jantzia bezenbat egipenetan emankor eta zabala.

Apal eta isila Kristo'ren bentako jarraitzalle zalarik, beartsu ta erri txearri atxikia zan; eta lagun urko guzientzat goi maitasunez betea.

Sinistu al liteke ordea onelako gizon on-puska bat, errelijioa aotan aetzn duten pizti amorratu batzuek erail bear zutenik? Ba egi garrantza: Gure Markiegi, Arin erretore ta Guridi apaiz jaunekin, militar antzerrak Arrasate'en sartu ziralarik Donostia'ko presondegira baituta eraman izan zan; eta andik ateratu, Urriaren azkenaldean, irurok pusilatu zituzten.

Iñoiz eriotz lotzagarri ta itxura gabekorik egin bada iru apaiz jaun errigabe oiek il araztea izan da.

Rekete ta palanje otsokumeak ez dute sekulan garbituko oben lazgarri ori; ta Arrasate'ko apaizen odol donea buru gañera erori bear zaie.

Markiegi Comillas'ko apaiztegi aundian ikasia zan.

Sartedantik argi ta leiatsua ikaskizun guziak errezki amaitu zituan, Doctor malletara eldurik.

Humanista oso osoa, griego ta latinez trebea bazan euzkal gaietan ere maisutzat seukaten eskola lagunet.

Apaiz egin eta bereala Arabako errixka batean zituen urte batzuek.

Emendik Arrasate, Gipuzkoa'ko erri aundira eramana izan zan.

Langille erri otsaundiko ortan Jaungoikozko arloari gogotik ekin zion.

Sozialismo ta antzeko erakutsiak bide egiten ari ziralarik.

Markiegi ta Arrasate'ko beste apaiz lagunek, Arin erretor jauna agurgarria buru zutela, langilleak Elizako magalean ezitzen saiati ziran, beti beargiñen alde jokatuz eta kristau langilleen alkartasunai laguntasuna emanez.

1934 garren urteko matxinada sortu zanean an gelditu ziran gure apaizak pakezko agindua betetzen; ta Markiegi izan zan, tiro artean.

Oreja diputado, il zorian zauritua arkitzen zanari, Elizakoak ematera joan zana.

Gorriek ere itzal aundia zioten ta bera ontaz baliatzen zan jende txearen gogoak irabastearren.

Kristau gizarte eralguntzak Arrasateko eliz-barrutian beñene baña indartsuago arkitzen ziran.

Etorkizun oparotsuena nabaitzen garaiena, militarren asaldaketa bertu zitzaigun.

Ez Markiegi ta ez bere apaiz lagunek ez ziran beñere politikan sartu.

Eliza ta elizabilkunak zituen lan leku bakar.

Guzien apaiz zirala baibazekien eta guzientzat biotz zabalik zuekaten.

Gure Markiegi'k oporraldietan euzkal baratzatxoa maitekiro lantzen zuan.

Dibujo ta margo larrean ere antzelari bikaña genduen.

Azken ogei urte auetan amaika euskal lan utzi dizkigu,Jaungoiko-zale Argia Yakintza ta beste aldizkingi ta egunkarrietan erraz ditu argitaratuak.

Eta geientsuenak izen gabe ala izen ordez estaliak; Alako azala bait genuen!

Gazteai zien maitasun bereziak eraginda San Luis'en bizitza deritzan liburu eder eta gozo bat argitara zuan.

Laizter argitaratzeko asmoz Kempis'en euzkeralpena ere esku artean zeukan.

Ontaz gañera euzkeraz itzuli ta azalduak ditu: Eriotz bide, ta Txerren zubiko gertaria (Sheon'en La Parade du Pont du diable) eta bezte zenbait gauza.

Euzkel gaiz aolkari ta onuemalle gain-gañeko zan.

Euskel idazletan gutxi izango dira arengana onu eske joan ez diranak.

Arrasate'ko apaiz etxe aundi ta babesean goi aldeko aguteran zuan paper eta liburu maitez egiñiko kabi biguña.

Jaungoikoa'k eraman digu bear geiena gendunean.

Aren borondatea makurtu gaitean pentsatuz, Markiegi'tar Jose gazterik joan bazaigu erakusbide aztu eziña utzi digula; nola bizi ta zer ikasi. Arzagun eredutzat.

Guraso'ta anai zitunak batik bat Florenzio ta Felix apaiz jaunari gure atsekabe agurra.

Lerro auek maite asarrez egiñak, bañan urri ta miiñak, ez dira Markiegi'tar Jose Deba'ko seme leñargiari Euskalerria-k ordañez zon dion zati txitar bat besterik.

Arren oroitza gure artean itsasia geldi dadin balio badute ontzak emango det nere nekea.

BORDAGAIN.